2014/02/28

Kaixo neska/mutilok
Zuen ikasketa prozesuan beste etapa bat hastera zoazte. Esperientzia berri honetan sorterik onena opa dizuet. Ziur nago daukazuten onena emango duzuela eta aldi berean proiektu honetan parte hartzeak ematen dizkizuten aukerak ezin hobeto aprobetxatuko dituzuela. Orain arte Eskolan ikasitakoa praktikan jartzea da helburua eta nola ez zuen formakuntza sendotu.Egonaldia etxetik-kanpo zuen indarguneak eta, zergatik ez, zuen gabeziak ere agerian jarriko dira....ez da erraza izango bainan bai aberatsa. Zuen ibilbide honetan zuen albora gaituzue nahi duzuenerako.
Esandakoa, ondo ibili, asko ikasi eta ez ahaztu nolabait Euskadiko ordezkariak zaretela Europan zehar eta Iurretako Institutuak esfortzu handiak egiten dituela Erasmus-en parte hartzeko.
Besarkada handi bat eta aurrera!
TOMAS MAGUREGI
Zuzendaria